Pribatutasun-politika

DATUEN BABESARI BURUZKO INFORMAZIO OSAGARRIA

1. ARDURADUNA:

Zein da datuen tratamenduaren arduraduna?

Izena: NEO CONCESIONES S.L.

CIF B56635238

Posta-helbidea: ZUATZU KALEA 9, EUROPA ERAIKINA, 3. PISUA, 2. ATEA (20018 DONOSTIA)

Telefono bidez: 662207260

Helbide elektronikoa: info@equiponeo.com

2. HELBURUA:

Zertarako erabiltzen ditugu zure datu pertsonalak?

- neo EHUn honako helburu hauetarako erabiltzen ditugu interesdunek ematen dizkiguten datu pertsonalak:

  • Eskatutako zerbitzua emateko eta hura fakturatzea.
  • Gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa duten aurrekontuak aurkeztea.
  • Harpidedunen kudeaketa.
  • Erabiltzaileen kudeaketa.
  • Langileen kudeaketa eta Giza Baliabideak.
  • Webguneko inprimaki bidezko kontaktuen kudeaketa.
  • Erakunde aseguratzaileen kudeaketa.
  • Aldizkari eta sare sozialetako publizitatearen kudeaketa.
  • Gure produktu eta zerbitzuekin lotutako publizitatea edozein bitartekoren bidez (postaz, posta elektronikoz edo telefonoz) bidaltzea eta enpresak antolatutako ekitaldietara gonbidatzea.
  • Beste entitate batzuekin egindako babesletza-akordioen bidez neo EHUn Leioako erabiltzaileentzat hitzartutako abantaila komertzial esklusiboei buruzko publizitatea bidaltzea.
  • Profilen analisia.
  • Sarbideen segurtasuna eta kontrola.
  • Bideozaintza.

3. KONTSERBAZIO-EPEAREN MUGA

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak?

Bideozaintzako datuak hilabetez gordetzen ditugu.

Emandako datuak merkataritza-, lan- edo gizarte-harremana mantendu bitartean edo lege-betebeharrak betetzeko behar adina denboraz gordeko dira.

Erabiltzaileen eta langileen datuak eta argazkiak enpresak zerbitzuak eman bitartean gordeko dira.

4. LEGITIMAZIOA:

Zein da datuen tratamenduaren legitimazioa?

Kontratua egikaritzea, interesdunak emandako baimena edo legezko interesa dira datuak tratatzeko lege-oinarria.

5. HARTZAILEAK:

Zein hartzaileri emango zaizkio datuak?

Datuak honako hauei eman ahal izango zaizkie:

  • Zerga-administrazioari
  • Bankuei eta finantza-entitateei
  • Kudeatzaileei
  • Taldeko enpresei
  • Erakunde aseguratzaileei
  • Informatika-hornitzaileei, informatikako mantentze-lanetako enpresak barne
  • Komunikazioko, web-kudeaketako eta sare sozialetako enpresei
  • Segurtasuneko, zaintzako eta sarbide-kontroleko enpresei
  • Marketin- eta publizitate-enpresei
  • Beste kolaboratzaile batzuei

6. ESKUBIDEAK:

Zein eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?

Erabiltzaile orok dauka neo EHU Leioan bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez jakiteko eskubidea.

Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonaletara irispidea izateko, bai eta okerrak diren datuak zuzentzeko eta, hala badagokio, haiek ezabatzeko eskatzeko ere, baldin eta, besteak beste, datuak jada ez badira beharrezkoak haiek biltzea eragin zuten helburuetarako.

Kasu batzuetan, interesdunek datuen tratamendua mugatzeko eska dezakete, eta, hala eginez gero, erreklamazioetarako edo haien defentsarako soilik gordeko dira.

Kasu batzuetan, eta egoera bakoitzari lotutako arrazoiak direla eta, interesdunek uko egin ahal izango diote datuen tratamenduari. neo EHU Leioa-k datuak tratatzeari utziko dio, salbu eta legezko ezinbesteko arrazoirik bada edo erreklamaziorik egin edo hura defendatu behar bada.

Interesdunak edozein unetan kendu ahal izango du baimena, betiere haiek kendu aurreko adostasunean oinarritutako zilegitasunari eragin gabe.

Zure eskubideei buruzko informazio osagarria lortzeko, joan Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren webgunera (https://www.aepd.es/).

Zure eskubideak baliatzeko, idatz iezaguzu mezu elektroniko bat ehuleioa@equiponeo.com helbidera. Mezuan, erantsi zure NANaren kopia, eta adierazi zein eskubide baliatu nahi duzun eta zergatik.

7. JATORRIA:

Nola eskuratu ditugu zure datuak?

neo EHU Leioan tratatzen ditugun datu pertsonalak interesdunak eta/edo haren lege-ordezkariak emandakoak dira.

Datu-kategoria hauek tratatzen ditugu:

  • Identifikazio-datuak
  • Harremanetarako datuak
  • Posta-helbideak edo helbide elektronikoak
  • Datu ekonomikoak
  • Datu biometrikoak
  • Bideozaintzako datuak
  • Osasunari buruzko datuak
  • Irudiak
  • Nominari buruzko datuak
  • Merkataritza-datuak

Bereziki babestutako datuak tratatzen ditugu.